Bilatu web honetan

 
  • castellano
  • euskara

On-line kontsultatzeko

AHEB-BEHAn utzi eta gordetako fondoen katalogo orokorra on line kontsultatu. Fondoaren araberakoa izango da aurki dezakezun informazioa. Parrokietako fondoen informazio zehatza aurkituko duzu. Fondo irekiak izatean, dokumentazioaren zati bat oraindik parrokietan dago eta, kasu horretan, dokumentazioa transferitu gabe dagoela jakinaraziko dizugu. AHEB-BEHAra fondoak iristen diren neurrian, informazioa zabaldu egingo da. Deskribapen tresnetan agertzen diren arren, kontuan hartu beharrekoa da ez parrokietan, ez elizbarrutiko erakundeetan ezta AHEB-BEHAn ere, 75 urtetik beherako agiriak ezin direla publikoki erabili.

Sakramentu-erregistroak kontsultatu. Beren fondoak AHEB-BEHAn gordeta dituzten Bizkaiko 210 parrokien sakramentu-liburuetan jasotako bataioen, ezkontzen eta hildakoen sakramentu-agirietatik ateratako hitzez hitzeko datuak dira. Eusko Jaurlaritzarekin izenpetutako hitzarmenari esker, bukatu da datuak ateratzeko prozesuaren lehenengo aldia eta beste bi aldi (2004-2005 eta 2006-2008) aurreikusita daude, Bizkaiko parrokietako 1501etik 1900era arteko sakramentu-erregistro guztiak sarean eskuragarri egon daitezen. Datu-basea inplementatu ahala, behar diren datuak bilatzeko aukerak gehitu egingo dira.

Sakramentu-erregistroen erreprodukzioa on line eskatu, datu zehatzak dituzulako edo gure datu-basean bidez aurkitu dituzulako, Kasu honetan, erabiltzaile bezala erregistratu beharko duzu, zure eskaerari behar bezala erantzun diezaiogun. Zure erabiltzaile-zenbakia eta klabea pertsonalak eta transferiezinak dira eta sisteman erregistratuta egoteak hainbat abantaila ematen dizu: eskaera berriak egin, zure eskaeren egoeraz kontsultatu eta AHEB-BEHAren ekitaldien informazio zehatza jaso. Elizbarrutiko erakundeek nahiz elizbarrutikoak ez direnek ere sistema hau erabil dezakete AHEB-BEHAri beren eskaerak egiteko.

ekoscan

UNESCO Archives Portal
Listado en el Portal de Archivos de la Unesco

ica
Member of ICA

 

 

plan avanza

Icaro Historiaren Ezaguera Aurreraturako Zentroa Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak be finantzatu izan dau, Ikerketa Zientifiko, Garapen eta Barrikuntza Teknologikorako 2008-2011 Egitasmo Nazionalaren barruan. Txostenaren zenb.: TSI-070300-2008-179

 

SIGA-AKIS (Sistema Inet de Gestión de Archivos / Artxiboen Kudeaketarako Inet Sistema) patrocinado por:

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco irargi - centro de patrimonio docuemntal de Euskadi

 

 

Harremanetarako

Larrauri kalea, 1 A, 5. solairua
48160 DERIO
Bizkaia
Tel.: 944062490
Faxa: 944062491

e-posta: info@aheb-beha.org