Bilatu web honetan

 
  • castellano
  • euskara

Gelan bertan kontsultatzeko

Hasieratik bertatik, sarrera librea eta doakoa da, eta NANa edo agiri baliokide bat baino ez da erakutsi behar lekuko erabiltzailea izateko eta horretarako prestaturiko gelan dokumentazioa aztertu ahal izateko. 1994az geroztik, agiriak gelan bertan kontsultatzeko arautegi bat dago indarrean, Bilboko, Donostiako eta Gasteizko eliz artxiboek adostutakoa, hain zuzen ere. Jendearentzako arreta arloak, behar den zerbitzuaren arabera, aldi baterako baimena edo ikertzaile agiria emango du. Aldi baterako baimenak egun baterako balioa baino ez du izango. Ikertzaile agiria, ostera, lau urtera iraungiko da eta Gasteizko Elizaren Histori Artxiboan eta Donostiako Elizaren Histori Artxiboan ere balioa izango du, baina ez beste edozein elizbarruti- eta parrokia-artxibo edo erakundetan.

Artxiboen Elizbarruti Zerbitzuak oraindik parrokietan eta beste elizbarruti-erakunde batzuetan dauden funtsak kontsultatu ahal izateko arautegia argitaratzea aurreikusi du.

Ikertzaile agiria luzatzeko, karneteko bi argazki aurkeztu eta horretarako prestaturik dagoen fitxa bete beharko dira. Bete beharreko fitxan norberaren datuak (izen-abizenak, jaiotze data, helbidea, ikasketak, lanbidea eta argitalpenak) eta ikertu nahi den gaiari buruzko datuak jasoko dira. Fitxa horretan argazki bat eta erabiltzailearen sinadura azaldu beharko dira eta, horrela, AHEB-BEHAn indarrean dagoen arautegia beteko dela onartuko da.

Ikertzaileen fitxategian jasoriko datu guztiak artxiboaren barne erabilerarako dira; beraz, ezin izango zaizkio kanpoko inori datu horiek eman, ezta datuon bidegabeko erabilerarik egin ere. Iraungitako agiriak artxiboak berak berriztu beharko ditu eta, horretarako ere, ikertzaileen altetarako erabilitako urrats berberak egingo dira, baina zenbaki berbera emanez kasu horretan. Lekuko erabiltzaileen zenbakiak norberarenak eta besterenezinak dira. Baten batek ikerkuntza gelan beste erabiltzaile batzuekiko edo artxiboko langileekiko jarrera txarra badu edo agiria behar bezala erabiltzen ez badu, erabiltzaile horri baja ematea erabaki lezake Arkibuak.

Goiz osoan edo arratsalde osoan dokumentazioa kontsultatzeko mikrofilm irakurle bat erreserbatu nahi izanez gero, ezinbestekoa da aurretiaz deitzea. Ordutegia luzatu dugunetik agiriak kontsultatzeko ordua astebete lehenagotik eman dezakegu eta, badakigu jakin, ordutegi jarraia jarriz gero aurretiko zitak emateko zerbitzua ken genezakeela, baina, oraingoz, dugun aurrekontuarekin eta langile kopuruarekin ez dugu kalitate osoko arreta bermatzeko beste biderik. Aurretiko zita emateko zerbitzua ezarri genuenetik urteko erabiltzaile kopurua areagotu egin da aurreko bosturtekoarekin alderatuz gero, baina, hala ere, ez da 1981-1986 aldiko kopurura iristen. Bosturteko hartan, halaber, zenbait arratsaldez ere irekita egoten zen artxiboa. Aldi berean, lekuko erabiltzaileen eguneroko kopurua egonkortzen ari da.

ekoscan

UNESCO Archives Portal
Listado en el Portal de Archivos de la Unesco

ica
Member of ICA

 

 

plan avanza

Icaro Historiaren Ezaguera Aurreraturako Zentroa Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak be finantzatu izan dau, Ikerketa Zientifiko, Garapen eta Barrikuntza Teknologikorako 2008-2011 Egitasmo Nazionalaren barruan. Txostenaren zenb.: TSI-070300-2008-179

 

SIGA-AKIS (Sistema Inet de Gestión de Archivos / Artxiboen Kudeaketarako Inet Sistema) patrocinado por:

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco irargi - centro de patrimonio docuemntal de Euskadi

 

 

Harremanetarako

Larrauri kalea, 1 A, 5. solairua
48160 DERIO
Bizkaia
Tel.: 944062490
Faxa: 944062491

e-posta: info@aheb-beha.org