Bilatu web honetan

 
  • castellano
  • euskara

     Gure azalpen-egitasmoaren barruan, fondoetako serieak aztertzen ari gara.

     Parrokietako fondoetako atal eta serie nagusien glosategia eredu bat erantsi dugu hemen.

Termino

Azalpena

Ezkondu aurretiko azterketak

Serie honetan, ezkontideek ezkondu baino lehen kristau-ikasbideari buruz gainditu behar zituzten azterketak jasotzen dira. Era berean, azterketa horietan bertan galdetzen zieten inolako eragozpenik zeukaten ezkondu ahal izateko.

Ezkontza-espedienteak

Serie hau ugarienetakoa da sakramentuen agirien barruan. Ezkontza bera prozesu baten amaiera zen, eta, aldez aurretik, ezkontza-espedienteetan jasotako legezko baldintza zehatzak bete behar ziren. Ezkontza bera baliogabea edo legez kontrakoa izateko arriskuen aurka babestea zuten helburu, eragozpen deuseztatzaileak edo eragozpen eragozleak ziren kontuan hartuta. Lehenengoek, egon bazeuden eta lekatuak izan ez baziren, ezkontzaren baliotasuna deuseztatzen zuten. Bigarrenek, ordea, ez zuten ezkontza deuseztatzen, legez kontrakoa egiten zutelako. Bestetik, ohikoak edo ezohikoak izan ahal dira ezkontza-espedienteak. Ezkontideen artean inolako eragozpenik ez dagoenean, ohiko espedienteak dira. Biak parrokia berekoak badira, honako hauek agertzen dira espedientean: ezkontideen bataio-agiria, ezkondei kanonikoak argitaratu edo eman izanaren ziurtagiria, kontseiluko akta edo, kasuen arabera, gurasoen baimena, ezkontideak adingabeak badira. Horren guztiorren aurrean, "ezkontza-adierazpenak", hau da, espedienteko benetako goiburuak. Izan ere, bertan, parrokoak kristau-ikasbideari buruzko azterketa egiten die ezkontideei eta lekukoen aurrean adierazten dute ezkondu egin nahi dutela. Senargaia beste parrokia batekoa bada, bere parrokian bideratuko du erdi espedientea, eta, ondoren, emaztegaiaren parrokian bideratutako espedienteari erantsiko zaio.
Ezkontza-kontratuaren baliotasunean edo legezkotasunean eragina duen eragozpenen bat dagoenean dira ezohiko espedienteak. Lekapena Vatikanoarena bada, Elizbarrutiko Kuriaren bidez egingo dira izapideak, eta espedientean bertan jasoko da bikario nagusiak emandako ezkontza-baimenaren bitartez. Amaitzeko, sekretupeko edo kontzientziako espedienteak daude. Ezkontza bera seme-alabak legitimotzat hartzeko edo eskandalua saihesteko egiten denean sortzen dira, eta arrazoi larrien ondorioz, hobe da jendaurrean ez azaltzea.

Oliadurak

Batez ere, parrokian bertan emandako oliaduren aktak jasotzen dituzten liburuak biltzen dira azpiatal honetan. Parrokietako erregistro horiek guztiek badute ezaugarri bereizgarririk, akta moduan idazten direlako, bataioen, ezkontzen zein heriotzen liburuak bezala.

Bataiatuen aurkibideak

Oro har, bataioen liburuak urtero egindako bataioen aurkibide alfabetikoa izan ohi dute, dagozkien agiriak errazago bilatzeko. Batzuetan, aurkibide orokorra egiten da aparteko liburuetan. Liburuok osatzen dute serie hau, eta bataioen erregistroen zenbait liburukitako edukia jaso ohi dute.

Ezkonduen aurkibideak

Oro har, liburuek aurkibide bana dute. Bertan, urteen eta alfabetoaren arabera jasotzen dira ezkontideen izenak. Dena dela, batzuetan, parrokian egindako ezkontzen aurkibide-liburua osatzen da. Oso erabilgarriak dira inskripzioak bilatzeko orduan.

Sendotza jasotakoen aurkibideak

Oro har, bataioen liburuetan (edo aparteko liburukia osatzen dutenean, sendotza jasotakoen liburuetan) urtero emandako sendotzen aurkibide alfabetikoa azaltzen da, dagozkien agiriak errazago bilatzeko. Batzuetan, aurkibide orokorra egiten da aparteko liburuetan. Liburuok osatzen dute serie hau, eta sendotzen erregistroen zenbait liburukitako edukia jaso ohi dute.

Heriotza militarren aurkibideak

Oro har, liburuek aurkibide bana dute. Bertan, urteen eta alfabetoaren arabera jasotzen dira hildako militarren izenak. Dena dela, batzuetan, parrokian emandako heriotza militarren aurkibide-liburua osatzen da. Azken formatu hori ez da ohikoena.

Umeen heriotzen aurkibideak

Oro har, liburuek aurkibide bana dute. Bertan, urteen eta alfabetoaren arabera jasotzen dira hildako umeen izenak. Dena dela, batzuetan, parrokian emandako umeen heriotzen aurkibide-liburua osatzen da. Azken formatu hori ez da ohikoena.

Hildakoen aurkibideak

Oro har, liburuek aurkibide bana dute. Bertan, urteen eta alfabetoaren arabera jasotzen dira hildakoen izenak. Dena dela, batzuetan, parrokian emandako heriotzen aurkibide-liburua osatzen da.

Errezel-estalketen aurkibideak

Errezel-estalketen edo ezkontzen liburuan, errezelez estalitako ezkontideen zerrenda ordenatua agertzen da. Izan ere, liburuan bertan jasotako ezkontideak dira, eta non agertzen diren ere azaltzen da.

Baimenak

Serie honetan, Gotzaintzaren eta/edo parrokoaren baimena edo eskuespena jasotzen da. Partikularrek beste parrokia batean emandako bataioa sakramentuen liburuan inskribatzeko, bataio-agiri zehatz bat egiteko edo bataioa eliztarrei ez dagokien beste parrokia batean egiteko eskatzen dutenean sortzen dira. Era berean, bataioa eliztarrei ez dagokien beste parrokia batean egiteko baimena emateko, parrokoak egiten duen jakinarazpena ere izan daiteke.

Baimenak, lekapenak, buldak, emakidak, botereak

Serie honetan, Vatikanoko Kuriaren, Gotzaintzaren eta/edo parrokoaren tipologia heterogeneoko baimenak edo eskuespenak (baimenak, buldak, lekapenak, botereak…) jasotzen dira. Partikularrek ezkontza-ekintza egiteko, beste parrokia batean egindako ezkontza sakramentuen liburuan inskribatzeko, ezkontza-agiri zehatz bat egiteko edo ezkontza eliztarrei ez dagokien beste parrokia batean egiteko eskatzen dutenean sortzen dira. Era berean, ezkontza eliztarrei ez dagokien beste parrokia batean egiteko baimena emateko, parrokoak egiten duen jakinarazpena ere izan daiteke.

Ezkontzak

Batez ere, parrokian bertan egindako ezkontzen aktak jasotzen dituzten liburuak biltzen dira azpiatal honetan. Eurei jakinarazpenak, errezel-estalketak, kontratuak, ezkondeiak, agirien kopiak eta zirriborroen koadernoak erantsi ahal zaizkie. Bertan, behin-behinean jasotzen dira oinarrizko datuak, ondoren, liburuetan bertan idazten direlako. Amaitzeko, azpiatal honetan bertan sartzen dira aurkibideak eta ezkontza-espedienteak, ugari-ugariak direlako. Parrokietako erregistro horiek guztiek badute ezaugarri bereizgarririk, akta moduan idazten direlako, bataioen, ezkontzen zein heriotzen liburuak bezala.

Zirriborroen koadernoak

Bataiatuen sakramentu-erregistroak liburuan idatzi baino lehen, zirriborro antzeko oharrak idazten ziren agiri horri buruz, paper solteren batean edo beste liburu batean. Gaur egun ere, erregistroa baino beheragoko mailako liburuetan egiten da. Bertan, jatorrizko inskripzioa egiteko behar diren datuak jasotzen dituen galdetegia agertzen da.

Bataiatuen zirriborroen koadernoak

Bataioetan bezala, zirriborroen koadernoa idazten da aldez aurretik. Bertan, oinarrizko datuak jasotzen dira, eta, ondoren, dagokien inskripzioa egiten da. Horrez gain, zirriborroen koaderno horietako marjinan adierazten da noiz egin zen ezkontideen ezkondeia. Hori dela eta, ezkondeien zirriborroen koadernoak direla esaten da batzuetan.

Ezkonduen zirriborroen koadernoak

Ezkontzetan bezala, zirriborroen koadernoa idazten da aldez aurretik. Bertan, oinarrizko datuak jasotzen dira, eta, ondoren, dagokien inskripzioa egiten da erregistro-liburuan.

Sendotza jasotakoen zirriborroen koadernoak

Sendotza jasotakoen sakramentu-erregistroak liburuan idatzi baino lehen, zirriborro antzeko oharrak idazten ziren agiri horri buruz, paper solteren batean edo beste liburu batean. Gaur egun ere, erregistroa baino beheragoko mailako liburuetan egiten da. Bertan, jatorrizko inskripzioa egiteko behar diren datuak jasotzen dituen galdetegia agertzen da.

Baserri-giroko jaiotza-tasa

Serie honetan, baserri-giroko umeen jaiotzen inskripzioak jasotzen dira. Oro har, inprimatutako formatua izan ohi dute agiriok, eta bataioen akten antzeko edukia dute, gaur egun erabiltzen ez badira ere.

Bataio-gaztiguak

Serie honetan, aitak sinatu eta parrokoari emandako oharrak jasotzen dira. Oharrotan, ume jaioberriaren datuak adierazten dira, bataioa prestatzen hasteko. Era berean, parrokoaren beraren egiaztapena ere eransten da. Tipologiari begira, bataioen zirriborroen koadernoen, jaiotza-jakinarazpenen eta bataio-jakinarazpenen antzekoak dira, nolabait esateko.

Heriotza-gaztiguak

Serie honetan, senitartekoren batek sinatu eta parrokoari emandako oharrak jasotzen dira. Oharrotan, hilberriaren datuak adierazten dira, heriotza-ekintza prestatzen hasteko. Tipologiari begira, heriotzen zirriborroen koadernoen antzekoak dira, nolabait esateko.

Penitentziak

Batez ere, parrokian bertan emandako penitentzien aktak jasotzen dituzten liburuak biltzen dira azpiatal honetan. Parrokietako erregistro horiek guztiek badute ezaugarri bereizgarririk, akta moduan idazten direlako, bataioen, ezkontzen zein heriotzen liburuak bezala.

Lehenengo jaunartzeak

Batez ere, parrokian bertan emandako lehen jaunartzeen aktak jasotzen dituzten liburuak biltzen dira azpiatal honetan. Eurei agirien eskabideak erantsi ahal zaizkie. Parrokietako erregistro horiek guztiek badute ezaugarri bereizgarririk, akta moduan idazten direlako, bataioen, ezkontzen zein heriotzen liburuak bezala.

Bataioen deiak

Jendaurreko jakinarazpena da, eta bataioaren baliotasunaren edo legezkotasunaren aurkako eragozpen kanonikorik ez dagoela egiaztatzea du helburu. Inprimatutako edo eskuz idatzitako formatuan egiten dira, sakramentua eman baino lehenago.

Ezkondeiak eta ezkontzen erregistroak

Bi pertsonaren arteko ezkontzaren jendaurreko jakinarazpena da. Parrokoak ezkontza egin aurretiko hiru igandetan edo elkarren segidako hiru agindu-egunetan egiten du parrokia-elizan bertan meza nagusian zehar. Jendaurreko ezkondeiak legez kontrako edo baliorik gabeko ezkontzak saihestea du helburu, eliztarrei ezkontza egiteko eragozpenak dauden adierazteko eskatzen zaielako. Era berean, apaiz-ordenaren sakramentua eman, elizako zentsurak ezarri eta norbait elizako auzitegi batean salatu aurretik jendaurrean egiten den hiruko deian ere ezartzen da termino hori. Aro Modernoan, monizioa eta ohartarazpena dira termino horren sinonimoak.

Agirien edo sakramentu-erregistroen zuzenketak

Idaztean akatsen bat (eguna, izena, abizena…) izandako edo ahaztu egin zitzaielako edo inguruabar zehatz batzuk (ondoren onartutako seme-alaba naturalak…) gertatu zirelako ez jasotako inskripzioak zuzentzeko formatuak dira. Espediente horiek elizbarrutiko kurian bideratzen dira. Bertan, zuzentzeko eta batzuk gordetzeko orduan, sakramentuen liburuan jasotzeko agindua ematen bazen ere, askotan ez zen halakorik egin. Hori dela eta, serie hau sortu da. Bertan, sakramentu guztiei buruzkoak agertzen dira, askotan ez delako espediente berbera eratzen sakramentu bat zuzentzeko, bat baino gehiago baizik.

Bataiatuen agirien zuzenketak

Idaztean akatsen bat (eguna, izena, abizena…) izandako edo ahaztu egin zitzaielako edo inguruabar zehatz batzuk (ondoren onartutako seme-alaba naturalak…) gertatu zirelako ez jasotako inskripzioak zuzentzeko formatuak dira. Espediente horiek elizbarrutiko kurian bideratzen dira. Bertan, zuzentzeko eta batzuk gordetzeko orduan, sakramentuen liburuan jasotzeko agindua ematen bazen ere, askotan ez zen halakorik egin. Hori dela eta, serie hau sortu da. Bertan, sakramentu guztiei buruzkoak agertzen dira, askotan ez delako espediente berbera eratzen sakramentu bat zuzentzeko, bat baino gehiago baizik.

Ezkonduen agirien zuzenketak

Idaztean akatsen bat (eguna, izena, abizena…) izandako edo ahaztu egin zitzaielako edo inguruabar zehatz batzuk (ondoren onartutako seme-alaba naturalak…) gertatu zirelako ez jasotako inskripzioak zuzentzeko formatuak dira. Espediente horiek elizbarrutiko kurian bideratzen dira. Bertan, zuzentzeko eta batzuk gordetzeko orduan, sakramentuen liburuan jasotzeko agindua ematen bazen ere, askotan ez zen halakorik egin. Hori dela eta, serie hau sortu da. Bertan, sakramentu guztiei buruzkoak agertzen dira, askotan ez delako espediente berbera eratzen sakramentu bat zuzentzeko, bat baino gehiago baizik.

Hildakoen agirien zuzenketak

Idaztean akatsen bat (eguna, izena, abizena…) izandako edo ahaztu egin zitzaielako edo inguruabar zehatz batzuk (testamenturik gabeko heriotza…) gertatu zirelako ez jasotako inskripzioak zuzentzeko formatuak dira. Espediente horiek elizbarrutiko kurian bideratzen dira. Bertan, zuzentzeko eta batzuk gordetzeko orduan, sakramentuen liburuan jasotzeko agindua ematen bazen ere, askotan ez zen halakorik egin. Hori dela eta, serie hau sortu da. Bertan, sakramentu guztiei buruzkoak agertzen dira, askotan ez delako espediente berbera eratzen sakramentu bat zuzentzeko, bat baino gehiago baizik.

Legitimotzat ez hartutako umeen bataioen erregistro originalak

Serie honetan, ezkonduta ez dauden gurasoen umeen bataioen inskripzioak jasotzen dira. Agiri horien formatua eta edukia ohiko bataio-aktenak bezalakoak dira.

Bataiatuen erregistro originalak

Jaiotzen eta bataiatuen erregistroen zerrenda da. Parrokoak berak egiten ditu erregistrook eta bere sinadura dute berme. Egiaztatzen duten egintzaren berehalako probak dira. Jaiotzen eta bataiatuen erregistroen liburuetan, honako hauek agertu behar ziren: aitaren izena, amaren izena, aitabitxiaren izena eta amabitxiaren izena, bataiatuaren izena, bataioaren eguna, hilabetea eta urtea, lekukoak. Apaizak bere sinaduraren bidez ematen zuen liburuen fede, eta bera hil ondoren, bere ordezkoak jarraitu behar zuen lan hori. XVIII. mendetik aurrera, honako datuok jasotzen hasi ziren parrokia batzuetan: aitona-amonak, jatorria, egoera eta auzotartasuna. Era berean, bataio-klausula originalak edo parrokietako parrokoek elizaren baimenaz berregindakoak jasotzen dira. Agiri gehienek zenbakiak dituzte, eta agirion marjinetan, bataiatuaren izena eta bi abizenak ez ezik, honako akats edo ohar hauek ere agertu ahal dira: ume bikiak, erditze goiztiarrak, parroko-aldaketa, bataiatuaren sendotza edo ezkontza (erregistroaren erreferentzia zehatza eman behar zen)…

Bataiatu militarren erregistro originalak

Serie honetan, apaiz militarrak aita militarra zuten umeei emandako bataioen inskripzioak jasotzen dira. Agiri horien formatua eta edukia bataio-aktenak bezalakoak dira, gaur egun erabiltzen ez badira ere.

Kaxako ume bataiatuen erregistro originalak

Serie honetan, utzitako, abandonatutako edo onegintzako lekuren baten lagatako umeei emandako bataioen inskripzioak jasotzen dira. Agiri horien formatua eta edukia ohiko bataio-aktenak bezalakoak dira, eta gurasoak agertzen ez badira ere, aitabitxia eta amabitxia azaltzen dira.

Ezkonduen erregistro originalak

Ezkonduen erregistroen zerrenda da. Parrokoak berak egiten ditu erregistrook eta bere sinadura dute berme. Egiaztatzen duten egintzaren berehalako probak dira. Tipologiari begira, ezkontzen liburuok eta bataio-liburuak oso antzekoak dira, aldagaiak egon badaude ere. Bertan, ezkontza-kontratuaren baliotasuna bermatzen duten inguruabarrak jasotzen dira; esate baterako, ezkontideen askatasuna eta ezkongabetasuna; sakramentuaren baliotasunaren edo legezkotasunaren aurkako inolako eragozpenik ez dagoen egiaztapena, edo, egon bazegoen, behar bezala lekatu zen egiaztapena. Era berean, honako hauek ere adierazten dira: ezkontideen jatorria eta auzotartasuna eta euren gurasoen eta lekukoen izen-abizenak. Horrez gain, hiru ezkondei kanonikoak edo, hala badagokio, lekapenak egin zirela jasotzen da. Amaieran, ezkontza baimendu zuen apaizaren sinadura eta errubrika agertzen da, elizako lekuko ofiziala da eta. Ezkontza bedeinkatu zuen apaiza parrokoa ez bada, berariazko baimena edo ordezkaritza izan zuela adierazten da.

Kontzientziako ezkonduen eta berrespenen erregistro originalak

Serie honetan, arrazoi larrien ondorioz sekretupean gordetzen diren ezkontzak jasotzen dira. Ordinarioaren baimena izan ohi dute. Era berean, egindako ezkontzari balio berria eta sendotasuna emateko berrespenak ere jasotzen dira.

Sendotza jasotakoen erregistro originalak

Sendotza jasotakoen erregistroen zerrenda da. Parrokoak berak egiten ditu erregistrook eta bere sinadura dute berme. Egiaztatzen duten egintzaren berehalako probak dira. Parrokia batzuetan, sakramentuen hiru erregistro-motak ez ezik, beste erregistro bat ere eramaten zen. Bertan, gotzainak edo bere bikarioek ikustaldi pastoraletan egiten zituzten sendotzak inskribatzen ziren. Nolanahi ere, gehienetan, zegokien urteko bataioen liburuen jasotzen ziren sendotzok, sendotza jasotakoen izenen zerrenden bidez. Aparteko liburukian erregistratzen direnean, honako datu hauek eskaintzen dituzte oro har: sendotzaren eguna eta sendotza jasotakoen eta euren gurasoen izena. Oro har, familiaka biltzen badira ere, inolako hurrenkerarik gabe ere agertzen dira. Batzuetan, gizarte edo erlijio egoerari eta gurasoen jatorriari buruzko datuak ere jasotzen dira, sendotza jasotakoa parrokiakoa bertakoa ez bada.

Sendotzagaien erregistro originalak

Serie honetan, sendotza jasotzekotan dauden pertsonak erregistratzen dira. Zerrenda moduan edo izenen zerrenda moduan jasotzen dira.

Heriotza militarren erregistro originalak

Serie honetan, hildako militarren heriotzen inskripzioak jasotzen dira. Horrez gain, apaiz militarrak ematen ditu. Agirion formatua eta edukia heriotza-aktenak bezalakoak dira, gaur egun erabiltzen ez badira ere.

Umeen heriotzen erregistro originalak

XVII. mendean, umeen erregistroak agertu ziren, umeen heriotza-aktak jasotzeko. Demografia-dentsitate handiko parrokietan jarri ziren abian, batez ere. Bi liburu-mota zeuden: helduena eta umeena. Umeen erregistroen zerrendarena da ohiko formatua. Parrokoak berak egiten ditu, eta bere sinadura dute berme.

Apaizen heriotzen erregistro originalak

Serie honetan, hildako apaizen heriotzen inskripzioak jasotzen dira. Agirion formatua eta edukia heriotza-aktenak bezalakoak dira, gaur egun erabiltzen ez badira ere.

Hildakoen erregistro originalak

Hildakoen erregistroen zerrenda da. Parrokoak berak egiten ditu erregistrook eta bere sinadura dute berme. Egiaztatzen duten egintzaren berehalako probak dira. Parrokietan ez dira beti agertzen bataioen eta ezkontzen erregistroekin batera. Hasieran, hil aurretik testamentua egin zutenen aktak baino ez ziren eramaten, eta erraz-erraz idazten ziren: hildakoaren izen-abizenak eta testamentua egin izanaren inguruabarra. Askotan, eskribauaren beraren izena ere adierazten zen. Aldez aurretik, ehorzketaren eta heriotzaren eguna jartzen zen; eta amaieran, ordea, ministroaren sinadura eta errubrika. XVIII. mendetik aurrera, oro har, hildakoaren testamentuak sortutako engaiamendu juridikoei barik, egintza demografikoari eman zitzaion garrantzi handiagoa, hau da, heriotzari berari. Hori dela eta, handik aurrera, banatuta, bestelako liburuetan eraman ziren gaiok. Horrela, bada, heriotzen erregistroetako informazioa ugaria eta bestelakoa da oso. Izan ere, liburuen ardura duten apaizen atentzioa eta arreta ez ezik, beste inguruabar batzuk ere hartu behar direlako kontuan; esate baterako, hildakoen adian eta gizarte aintzatespena, izurrite-garaiak… Dena dela, honako hauek dira agiriotan gehien agertzen diren datuak: heriotzaren eguna, hildakoaren izena, egoera zibila eta zer familiatakoa den jakiteko loturaren bat (ezkontidearen edo gurasoen izena, hildakoa ezkongabea denean), adina, jatorria edo auzotartasuna, lanbidea, heriotzaren eragilea, testamentu-xedapenak…

Oliaduren erregistro originalak

Serie honetan, apaizak hiltzeko arriskuan dauden eliztarrei olio sakratuz emandako azken igurtziaren sakramentua jasotzen da.

Ezkontza militarren erregistro originalak

Serie honetan, gizonezko ezkontidea militarra den ezkontzen inskripzioak jasotzen dira. Horrez gain, apaiz militarrak ematen ditu. Agirion formatua eta edukia ezkontza-aktenak bezalakoak dira, gaur egun erabiltzen ez badira ere.

Lehen jaunartzeen erregistro originalak

Serie honetan, Eukaristiaren sakramentuan jaunartzea lehen aldiz jasotzen duten eliztarrak erregistratzen dira. Izan ere, Jaungoikoaren eta eliztarren arteko lotura da.

Sakramentalak

Oro har, lehen azpiatal honetan biltzen dira elizak emandako zazpi sakramentuetako bost edo sei sakramenturen erregistroen serieak. Guri dagokigunez, Bataioak, Sendotzak, Ezkontzak, Heriotzak, Oliadurak, Lehen Jaunartzeak eta Aitortzak.

Bataioen eskabideak

Serie honetan, bataioaren sakramentua jasotzeko asmoz, partikularrek parrokoari egindako eskaerak jasotzen dira (oro har, gurasoek eskatzen dituzte euren seme-alabentzat).

Sendotzen eskabideak

Serie honetan, sendotzaren sakramentua jasotzeko asmoz, partikularrek parrokoari egindako eskaerak jasotzen dira.

Lehen jaunartzeen eskabideak

Serie honetan, Eukaristiaren sakramentuan jaunartzea lehen aldiz jasotzeko asmoz, partikularrek parrokoari egindako eskaerak jasotzen dira (oro har, gurasoek egiten dituzte euren seme-alabentzat).

Errezel-estalketak

Eliza katolikoak ezarritako ospakizuna da, eta ezkontzari handitasuna ematea du helburu. Bertan, errezel batez estaltzen zituzten ezkontideak ezkontzeko mezan. Oro har, ezkondu eta berehala egiten zen eta urte osoan zehar garatzen zen, abenduan eta Garizuman izan ezik.

ekoscan

UNESCO Archives Portal
Listado en el Portal de Archivos de la Unesco

ica
Member of ICA

 

 

plan avanza

Icaro Historiaren Ezaguera Aurreraturako Zentroa Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak be finantzatu izan dau, Ikerketa Zientifiko, Garapen eta Barrikuntza Teknologikorako 2008-2011 Egitasmo Nazionalaren barruan. Txostenaren zenb.: TSI-070300-2008-179

 

SIGA-AKIS (Sistema Inet de Gestión de Archivos / Artxiboen Kudeaketarako Inet Sistema) patrocinado por:

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco irargi - centro de patrimonio docuemntal de Euskadi

 

 

Harremanetarako

Larrauri kalea, 1 A, 5. solairua
48160 DERIO
Bizkaia
Tel.: 944062490
Faxa: 944062491

e-posta: info@aheb-beha.org