Bilatu web honetan
Hasiera batean, Bilboko Elizbarrutiaren historiari buruzko azterketa egin genuen, 1950ean sortu zenetik. Horri esker, elizbarrutiaren oinarrizko bilbadura lehen fasean sortu zela jakin genuen, hau da, 1950etik 1968ra. Garai hartan, kuriako ordezkaritzak, parrokia ugari (hiriguneetan batez ere), kabildoa, Seminarioa… eratu ziren. 1968tik 1980ra, elizbarrutiaren historiako bigarren etapan, ordea, kontseilu aholku-emaileak eta parrokietako baterako erantzukizuneko zenbait egitura (parrokietako kontseiluak, batzorde ekonomikoak) sortu ziren, eta Kuria eraberritu egin zen. Era berean, Vatikanoko II. kontzilioa agertu eta kontzilioa egokitzeko zailtasunak sortu ziren, maila soziopolitikoan oso gatazkatsua zen garai batean. Modu berean, lehen fase batean indarreko pastoralak fededunak Elizaren zuzendaritzapeko erakunde jendetsuetan elkartu nahi zituela jakin ahal izan genuen; esate baterako, Ekintza Katolikoan eta bere mugimendu berezitu guztietan. 80ko hamarkadatik aurrera, fededunen elkarte horiek aurrera jarraitu zuten, eta, aldi berean, beste mugimendu batzuk sortu ziren Sekularren Apostolutzako Ordezkaritzaren barruan. 1983ko Eliz Araudi Kanonikoa, Elizbarrutiko Organigramaren Eskuliburua, Parrokiei buruzko Araudi Berria eta Bilboko Gotzaintzako Aldizkari Ofizialen zein 1978tik aurrera Bilboko elizbarrutian argitaratutako elizbarrutiko gidaliburuen araketa oso erabilgarriak izan dira, elizbarrutiko erakunde, instituzio eta mugimenduak bereizi eta zehazteko orduan, euren artxiboak Elizbarrutiko Agiritegien Zerbitzuaren eskumenpean zeuden eta. Handik aurrera, fondoen behin-behineko organigrama egin ahal izan genuen, bai eta sistema osoa abian jartzeko balizko eskema ere.
Fondo horiek identifikatzeko orduan, Elizbarrutiko Agiritegien Zerbitzuan sartutako erakunde guztien maila hierarkiko guztiak irudikatzen dituen egituran antolatu behar dira eta, salbuespenak salbuespen, euren fondoak BEHAn gordeko dira agirien bizi-zikloaren arabera. Hori dela eta, lehenengo eta behin, erakunde ekoizlea izan genuen kontuan fondoak elkartzeko orduan (Gotzaintzako Fondo Orokorra edo Elizbarrutiko Erakundeen Kuria, Fededunen Elkarteak, Parrokietako Artxiboak, Artxibo Pertsonalak, gordailuko Artxiboak). Fondoei fitxa bana dagokie, eta, bertan, honako hauek jasotzen dira: ekoizlearen gaur egungo izena, sortu zeneko eguna, bere historia ezagutzeko datu nagusiak, egitura organikoa eta balizko aldaketak eta sortutako agiri-mota. Era berean, honako hauek ere adierazten ditugu bertan: nola artxibatzen dituzten agiriak, baliabide informatikoak erabiltzen dituzten eta Elizbarrutiko Agiritegien Zerbitzuaren aholkularitza edo laguntza behar duten. Amaitzeko, amaierako diagnostikorako atala ere adierazten dugu, Arkibuan bertan gorde behar den edo zein baldintzetan gorde ahal den erakundean bertan erabakitzeko.
Gaur egun, parrokia askoren egoera ona ez denez eta presbiteriotzako baliabideak eskasak direnez, ondo baino hobeto zaindu behar dira parrokietako agiri modernoak, eta, horretarako, Elizbarrutiko Agiritegien Zerbitzuaren ustez behar-beharrezkoa zen agirien benetako egoerari buruzko azterketa egitea elizbarrutiko parrokia guztietan (300 daude gaur egun). Horretarako, ekoizpen-fondoetan inkesta-ebaluazioa egiteko datu-orria prestatu dugu. Parrokietara goazenean, orri hori betetzen dugu, transferentzien plangintza egiteko eta oraindik ere gordeta dituzten agirien egoera lekuan bertan egiaztatzeko. Egoera aztertutakoan, agiriak Arkibura transferitzeko epea zehazten dugu, edo, hala badagokio, behar bezala artatzeko, koadernatzeko edo biltegiratzeko premiazko neurriak zehazten ditugu, berehalako erabilgarritasun pastorala eta administratiboa duten bitartean. Inkesta horretatik aurrera, parrokia guztietan ezartzeko moduko arautegiaren zirriborroa prestatu dugu, agiriak nola sortu, artatu eta gorde behar dituzten jakin dezaten. 2003. urtean indarrean egotea da asmoa.
Ondoren, fondo-mota guztiak zehatz-mehatz aztertzeko eta sailkapen-taula xeheak prestatzeko faseak ezarri genituen, parrokietako fondoetatik hasita. Horretarako, sektoreko bikario eta ordezkariekin argibide-bilera egin genuen, eta, bertan, guzti-guztiek adierazi zuten arautegia eta irizpide bateratuak ezarri behar zirela. Bileraren ondoren, lehenengo fasea zehaztu genuen, eta, bertan, zazpi bikariotzetako bosna parrokia aztertu genituen, parrokietan zeuden fondoen benetako egoeraren eta arautegia sortzean kontuan hartu beharreko puntu nagusien diagnostikoa egiteko. Egoera bestelakoa zen oso, parrokia batzuetan agiriak ondo zainduta zeudelako eta parrokiaren kudeaketa bera ere informatizatuta zegoelako; eta beste batzuetan, ordea, sakramentuen liburuak baino ez zituztelako zaintzen.
Oro har, agiri modernoak nola artxibatu behar zituzten jakiteko arauak ziren arazo nagusia, Vatikanoko II. kontzilioaren ondoren sortutakoei dagokienez, batez ere. Askotan, zenbait akats antzeman genituen sakramentuen erregistro-liburuak betetzeko orduan, utzikeriaren ondorioz. Nolanahi ere, oro har, oso kezkatuta zeuden ez zekitelako jendeak liburu horiek erabili ahal zituen ala ez. Horrez gain, parrokia kudeatzeko orduan bestelako softwareak erabiltzen zituztenez, arazo bikoitza sortu zen. Batetik, agiri elektronikoak sortzeko irizpideak bateratu behar ziren, eta, bestetik, jauzi kualitatiboa egin behar zen, etorkizunean baliabide hori sakramentuen erregistroetarako erabili ahal zen ala ez jakiteko. Horrez gain, baliotasun juridikoa eta kanonikoa izan behar zuen, ez bikoizteko eta liburuetan jaso ahal izateko. Hasiera batean, postaz bidaltzeko asmoa izan bagenuen ere, landa-lanari eutsi genion azkenean, lekuan bertan agiriak nola dauden, non gordetzen diren eta nortzuek zaintzen dituzten egiaztatzeko. Hori dela eta, prozesua moteldu egin da, baina oso informazio baliagarria eskaintzen digu. Aldi berean, inbentarioa eta egon badagoen katalogoa osatu ahal dugu eta serieak aztertu ahal ditugu, sailkapen-taula zehazteko asmoz.
Laster, Gotzaintzako Artxibo Nagusiko fondoak zehatz-mehatz aztertzen hasiko gara. Atal horretan bertan kokatzen dugu gotzainak eta bere kuriak elizbarrutiaren ohiko gobernuan sortutako agiriak, gobernu, justizia eta administrazio jardueren bidez. Orain, fondoak elkartzeko aukera dugu aztergai, osagai dituen sailen garrantzia handia denez eta sail batzuetan agiri asko daudenez (esate baterako, Irakaskuntza Ordezkaritzan, Notariotzan, Elizbarrutiko Administrazioan), berriro azaldu behar izan dugulako sailkatzeko sistema. Identifikazio-orria osatuko dugu kuriako sail guztietan eta hobeto zehaztuko ditugu fondoen organigramaren ezaugarriak. Era berean, agiri horiek ordezkaritzetan bertan eta, ondoren, Gotzaintzako Artxibo Nagusian artatzeko eta Bitarteko Artxibora eramateko egutegia ezarriko dugu.
Instituzioen, erakunde autonomiadunen, artxibo pertsonalen eta fededunen elkarteen gainerako fondoei dagokienez, aholkularitza eskaintzen diegu eta bitarteko artxibora, edo, hala badagokio, histori arkibura ezohikotasunez transferitzeko eskaerari erantzuten diegu. Dena dela, erakunde horiek identifikatzeko errolda bat baino ez dugu oraingoz.

Fondoen organigrama
A.- GOTZAINTZAKO EDO KURIAKO FONDO NAGUSIA | ||||
01.- Gobernua | ||||
| 01.01.- GOTZAINAK | |||
| 01.02.- BIKARIOTZAK | |||
|
| 01.02.01.- Bikariotza nagusiak | ||
|
| 01.02.02.- Lurraldeko gotzain-bikariotzak | ||
| 01.03.- KANTZELARITZA. GOTZAINTZAKO IDAZKARITZA NAGUSIA | |||
|
| 01.03.01.Kantzelaria | ||
|
| Elizbarrutiko datu estatistikoen kudeaketa |
| |
|
| 03.01.02.- Notariotza | ||
|
| 01.03.03. Idazkaritza nagusia | ||
|
| Kide anitzeko organoen idazkaritza (Gotzain Kontseilua edo Gai Ekonomikoetakoa) | ||
| 01.04.- AHOLKULARITZAKO ORGANOAK EDO ORGANO AHOLKU-EMAILEAK | |||
| 01.04.01. Gotzain Kontseilua | |||
| 01.04.02. Gobernu Kontseilua | |||
| 01.04.03. Gai Ekonomikoetako Kontseilua | |||
| 01.04.04. Presbitero Kontseilua | |||
| 01.04.05. Aholkularien Elkargoa | |||
| 01.04.06. Kalonjeen Kabildoa, katedralekoa edo elkargokoa | |||
| 01.04.07. Elizbarrutiko Pastoral Kontseilua | |||
| 01.04.08. Elizbarrutiko Erlijiosoen Kontseilua | |||
| 01.04.09. Elizbarrutiko Laikoen Kontseilua | |||
| 01.05.- ORDEZKARITZAK. IDAZKARITZAK. ZERBITZUAK | |||
| 01.05.01.Ordezkaritzak | |||
|
| Hezkuntza | ||
| 01.05.02 Idazkaritzak (gaur egun ez badaude ere, elizbarrutiko historian zehar egon egon dira) | |||
| 01.05.03 Zerbitzuak | |||
|
| Laikotza Prestatzeko Zerbitzua | ||
B.- ELIZBARRUTIKO ERAKUNDEAK | ||||
01.- Elizbarrutiko seminarioa | ||||
02.- Elizbarrutiko seminarioa | ||||
| Elizbarrutiko Teologia eta Pastoral Institutua |
| ||
03.- Fundazio zibilak | ||||
| Gizakia |
| ||
04.- Elizbarrutiko zerbitzuak (ez-kurialak) | ||||
| Caritas |
| ||
05.- Ikastetxeak | ||||
| 05.01. Elizbarrutiko ikastetxeak | |||
| "Begoñako Andra Mari" Unibertsitate Eskola | |||
| 05.02 Elizbarrutiak kudeatzen dituen ikastetxeak | |||
C.- FEDEDUNEN ELKARTEAK | ||||
01.- Ekintza Katolikoko Mugimendu Apostolikoak | ||||
| HOAC |
|
| |
02.- Mugimenduak | ||||
| Euskalerriko Eskautak |
|
| |
03.- Elkarteak | ||||
| Justicia y Paz | |||
04.- Eliza-elkarteak | ||||
| Elkarte karismatikoak | |||
05.- Penitentzien kofradiak | ||||
D.- PARROKIETAKO ARTXIBOAK | ||||
E.- ARTXIBO PERTSONALAK | ||||
F.- GORDAILUKO ARTXIBOAK | ||||
01.- Musika-artxiboa (parrokietako fondoak ez badira) | ||||
02.- Elizako erakundeen artxiboak | ||||
03.- Erakunde zibiletako artxiboak | ||||


Icaro Historiaren Ezaguera Aurreraturako Zentroa Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak be finantzatu izan dau, Ikerketa Zientifiko, Garapen eta Barrikuntza Teknologikorako 2008-2011 Egitasmo Nazionalaren barruan. Txostenaren zenb.: TSI-070300-2008-179
SIGA-AKIS (Sistema Inet de Gestión de Archivos / Artxiboen Kudeaketarako Inet Sistema) patrocinado por:
![]()
Larrauri kalea, 1 A, 5. solairua
48160 DERIO
Bizkaia
Tel.: 944062490
Faxa: 944062491
e-posta: info@aheb-beha.org