Bilatu web honetan

 
  • castellano
  • euskara

25.04.13

Katalogatuta eta kontsultarako webean sartuta (pdf), mendetan Santa Maria lez ezagutzen dan Andra Mariaren Zeruratzea parrokiako fondoa eskuragarri dago gure artxibora ikertzera edo kontsulta egitera datozan guztientzat.

Fondo honek gorabehera batzuk izan ditu. Transferitu barri diran liburuetako ohar baten arabera –genkiana berretsi baino ez deusku egiten-, parrokiako artxiboa Gernikako bonbardaketan erre egin zan; bonba su-eragileak erabat suntsitu eban Gernikako Santa Maria parrokiako artxiboa eta ez zan agiri bakar bat be geratu. Andra Maria (Santa Maria) eta San Joan elizetako liburuak desagertu egin ziran. San Joan guztiz erre zan eta Andra Maria ez osorik (kapera eta artxiboa erre ziran), eta sakramentu-liburuak Erregistro Zibiletik berregin ziran, Gotzaindegiaren baimenagaz. San Joan zein Santa Mariakoak bildu ziran. 1. zenbakia 1871ekoa da (orduantxe hasi zalako Erregistro Zibila Gernikan).

"Gehigarria" deitutako liburu bat dago eta liburuak berregitera joan zan jenteak emon ebazan datuak jasoten ditu. Liburu honen azalean eta hurrengo orrialdeetan zehazten danez, batez be 1871 baino lehen –Erregistro Zibila hasi zaneko urtea- parrokia honetan bateoa hartu ebenen agiriak erregistratu ziran, ordena kronologiko barik, baina, edozein arrazoirengaitik, egun horretan, xede horretarako urte, hilabete eta egunen zenbakikuntza jarraituaz hasi ziran liburuetan jaso ez ziran beste edozeinenak be jasoten dira. Honetarako pulpitutik emon zan abisua eta elizako atean jarri zan 1939.eko urtarrilaren 19an Gernikan jasotako liburu honetako 2. eta hurrengo folioetan txertatuta dagoan Ohar-iragarpena.

Ohar argitzaile eta abisuetan, egun horren aurreko sakramentu-agiriak berregiteko, Gernika eta Ajangizko Erregistro Zibilera jo behar izan ebela azaltzen da eta berregite horretan gabezia handiak egon zirala, ondorengo honeengaitik:

1) EZa 1871-01-01ean hasi zan, eta ez dago aurreko sakramentu-agiririk, sutean suntsitu ziralako;

2) lehenengo urteetako EZak, 1876ra artekoak, gerran suntsitu ziran eta, gero berregin ebezan parrokietako erregistroetan oinarrituta (jaioten, ezkontzen eta hilten ziran guztiek bateoa hartzen ebela eta ezkontza eta hileta ospatzen zala uste izanda);

3) ez da aurkitu Lumo udalerri independentearen EZik, 1877tik 1881ra arte; horregaitik, Andra Maria parrokiako sakramentu-datuak hartu izan dira, nahiz eta zibilez Lumokoak izan;

4) 1881.eko maiatzean onartutako parrokiako azken Adostasun barrian, Ajangizen eskumeneko Errenteria auzoa Andra Maria parrokiara anexionatuta geratu zan eliz mailan, baina desagertuta egozan eta 1881ko maiatzetik 1885ko abuztura arte erregistratutakoak jasoko eukiezan jaiotzen koadernoko agiriak falta ziran;

5) Agiri asko eta asko jaiotzatik urte askotara (10 eta 30 urte bitartean) eginda dagoala ikusten da eta, horregaitik, agiri ugari itzikeriagaitik ez zala sartu ondorioztatu beharra dago.

1882an, Gernika herribilduak eta Lumo elizateak "Gernika eta Lumo" izeneko udalerri berean bat egin eben. Herribilduan, erdi aroan sortutako parrokia bi egozan, Santa Maria eta San Joan Bateatzailea, biak alkartuta eta artxibo bakarragaz: Santa Maria parrokiakoa. Honen barruan egoan, gainera, Ajangiz udalerriko auzo bat. Lumoko San Pedro Apostolua be antxina-antxinakoa da eta bere eliztarrak Ajangizeko udalerriko batzuk be baziran, 1882an bertan gaur egungo parrokia eregi zan arte. 1937-02-26ko bonbardaketan,

Eliza hau 1972-02-16an eregi zan barriro be parrokia lez.

Files:
Gernika_red.pdf

<- Back to: Sarrera

<- Atzera, berrien zerrenda

ekoscan

UNESCO Archives Portal
Listado en el Portal de Archivos de la Unesco

ica
Member of ICA

 

 

plan avanza

Icaro Historiaren Ezaguera Aurreraturako Zentroa Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak be finantzatu izan dau, Ikerketa Zientifiko, Garapen eta Barrikuntza Teknologikorako 2008-2011 Egitasmo Nazionalaren barruan. Txostenaren zenb.: TSI-070300-2008-179

 

SIGA-AKIS (Sistema Inet de Gestión de Archivos / Artxiboen Kudeaketarako Inet Sistema) patrocinado por:

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco irargi - centro de patrimonio docuemntal de Euskadi

 

 

Harremanetarako

Larrauri kalea, 1 A, 5. solairua
48160 DERIO
Bizkaia
Tel.: 944062490
Faxa: 944062491

e-posta: info@aheb-beha.org