Bilatu web honetan

 
  • castellano
  • euskara

09.07.15

Hezkuntza barritzea eta IKTak: Artxiboaren partaidetza biltzarretan

Uztailaren 6 eta 7an ‘7th International Conference on Education and New earnin Technologies’ deitutakoa ospatzen da Bartzelonan IATED (International Academy of Technology, Education and Development) erakundeak antolatuta. Era birtualean parte hartu eben bertan, Roberto Pilar eta Pedro Marcos de Cossio BAMeko irakasleek eta Anabella Barroso (Archivo Histórico Eclesiástico de Bizkaia / Bizkaiko Eleizaren Histori Artxiboa) eta Nerea Larretxi (Museo Diocesano de Arte Sacro (Eleiz Museoa) irakasle laguntzaileek, honako komunikazinoagaz: "New technologies in the classroom for interdisciplinary teaching and learning" (kontsulta egiteko: en iated.org/concrete3/virtual_session_detail.php.

 

Joan dan astean, aitatutako irakasleek, Amaia Aranagaz (Aulatecnia, Zentro Digitalak) batera, Interdisciplinary learning and use of ICTs, a way of innovating in education lana aurkeztu eben, Valentziako Unibersidade Politeknikoak antolatuta, ekainaren 24tik 26ra Valentzian ospatu zan “HEAd’s15, 1st International Conference on Higher Education Advances” dalakoan (kontsulta egiteko: www.headconf.org)

 

Komunikazino horreek erakusten dabenez, egitasmoen metodologia eta IKTen erabilera hezkuntza dinamiketan buztartu egiten dirala, barrikuntza eta “zientzien diziplina arteko ikaskuntzarako metodo aktiboen laborategia” 6 ECTS dituanaren baterako irakasgaiaren (Lehen Hezkuntzako Curriculum-sakontzerako aitamenetan jasoten da) helburu diran irakaskuntza eta ikaskuntzaren osoko birplanteamentua egia bihurtzeko. Irakasgai hau 2011-2012 ikasturtetik emoten da Irakasle Eskolaren (BAM), Eleizbarrutiko Artxiboaren (AHEB-BEHA) eta Eleiz Museoaren (MDAD) arteko lankidetzaren barruan, erakundeen arteko lankidetza eta sinergia zehazteko bide lez.

 

 

<- Back to: Sarrera

<- Atzera, berrien zerrenda

ekoscan

UNESCO Archives Portal
Listado en el Portal de Archivos de la Unesco

ica
Member of ICA

 

 

plan avanza

Icaro Historiaren Ezaguera Aurreraturako Zentroa Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak be finantzatu izan dau, Ikerketa Zientifiko, Garapen eta Barrikuntza Teknologikorako 2008-2011 Egitasmo Nazionalaren barruan. Txostenaren zenb.: TSI-070300-2008-179

 

SIGA-AKIS (Sistema Inet de Gestión de Archivos / Artxiboen Kudeaketarako Inet Sistema) patrocinado por:

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco irargi - centro de patrimonio docuemntal de Euskadi

 

 

Harremanetarako

Larrauri kalea, 1 A, 5. solairua
48160 DERIO
Bizkaia
Tel.: 944062490
Faxa: 944062491

e-posta: info@aheb-beha.org