Bilatu web honetan

 
  • castellano
  • euskara

11.09.15

Barakaldoko San Bizente Martiria parrokiako agiri barriak...

Barakaldoko San Bizente Martiria parrokia Erdi Aroan sortutakoa da; dirudienez, beste parrokia bat izan zan, Iraugiko San Antolin, XVIII. gizaldikoa, baina beharbada berariazko nortasun instituzional bako “laguntza” baino ez zan izan. XVI. gizaldiaren hasieran, Alonsotegiko San Bartolome Apostolua Arrigorriagako Santa Maria Magdalenatik banandu zala emoten dau eta udalerria 1991ean banandu zan Barakaldotik.

San Bizente Martiria Barakaldoko Elexpuru auzoan dago. Lurralde mugakidean egoan eta zaila da Kalagurri eta Kaltzadako Eleizbarrutiari ze zati egokon zehaztea. 1862an Gasteizko Eleizbarrutian txertatu zan eta, azkenik, 1949an, Bilboko Eleizbarrutian.  

2015-06-29an ekarritako agiri barri honeek katalogatu eta gordailu eta kontsultarako prestatu izan dira, honako honeek sartu diralarik AHEB-BEHAn: bateatuen 22 liburu, 33.etik 54.era (1911tik 1941era); ezkonduen 5 liburu, 12.etik 16.era (1923tik 1957ra); hildakoen 8 liburu, 21.etik 28.era (1927tik 1984ra) eta aurkibide-liburu 1.   Aurkibide-liburu 1   Honako dokumentazinoa hainbat erabilera dau, besteak beste genealogikoa, baina dokumentazino-data hain “modernoetarako”, sakramentu-erako (bateoak, ezkontzak…) pastoral gaietarako erabilten da zalantza barik, baina baita eremu zibilagaz, erregistro zibilagaz, e.a. lotutako auzi administratiboetarako be (abizenen aldaketa, herentziak…).

Agiri honeei esker, arku kronologiko zabala osatzen dihardugu: 1968tik, Barakaldoko San Bizente Martiria parrokiako bateatuen erregistro originalen Liburua (1968-1704), 1985ra, ezkontza-agiriak. Gainera, Barakaldoko San Bizente Martiria fondoan, kofradien, kontuen eta parrokiako jardueren (zinea, katekesia…) inguruko agiri interesgarriak gordeten doguz.  

Dokumentazino hau kontsultatu gura badozu, eskatu zure mahaia AHEB-BEHAko ikerketa-gelan.

Zain gaukazuz! 

Files:
AHEB_F006038.pdf

<- Back to: Sarrera

<- Atzera, berrien zerrenda

ekoscan

UNESCO Archives Portal
Listado en el Portal de Archivos de la Unesco

ica
Member of ICA

 

 

plan avanza

Icaro Historiaren Ezaguera Aurreraturako Zentroa Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak be finantzatu izan dau, Ikerketa Zientifiko, Garapen eta Barrikuntza Teknologikorako 2008-2011 Egitasmo Nazionalaren barruan. Txostenaren zenb.: TSI-070300-2008-179

 

SIGA-AKIS (Sistema Inet de Gestión de Archivos / Artxiboen Kudeaketarako Inet Sistema) patrocinado por:

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco irargi - centro de patrimonio docuemntal de Euskadi

 

 

Harremanetarako

Larrauri kalea, 1 A, 5. solairua
48160 DERIO
Bizkaia
Tel.: 944062490
Faxa: 944062491

e-posta: info@aheb-beha.org