Bilatu web honetan

 
  • castellano
  • euskara

03.11.15

ICAROK 5 urte bete ditu...

2010.eko azaroaren 4an zabaldu ziran ICARO zentroaren ateak (bilatu barria webean)[1]. ‘Avanza’ planetik[2] emon jakon diru-laguntza eta horri esker urte bitan Bikaintasunezko Zentroa diseinatu zan eta, azkenean, Bizkaiko Eleizaren Histori Artxiboaren hedapenerako plataforma nagusi bihurtu da. ICARO deituran, kontzeptu honeek batzen dira: ikerketa, ezagutza, artxiboa sare antolatuan (Investigación, Conocimiento, Archivo en Red Organizada). Historiaren ezagutza aurreraturako zentro lez, ICAROk AHEB-BEHAn gordailuan itzitako agiri guztiak eta Bizkaiko Eleizearen historiarako eta, orokorrean, bizkaitar gizarte osorako dituan ikerketa-aukerak ezagutzera emon gura deutsaz eta eskuragarri jarri era guztietako publikoari. Artxiboen interpretazinorako zentro lez, orokorrean artxiboen eta, beren-beregi gure artxiboaren egitekoak eta garrantzia erakutsi gura dau ezagutzaren gizartean. Honen haritik, www.centroicaro.net ICAROren web orrialdearen bitartez, digitalizatutako agiriak, erakusketa birtualak ikusi daitekez, agiriak irakurten eta kopiatzen saiatu eta on line jolastu. Gainera, beste aukera nabarmen batzuk be kudeatzen dira dalako orrialde horretan: tailerrak antolatzen dira, honeetan, adin guztietako jenteak beste sasoi batzuetan lez idazten ikasi daikelarik edo tintak nolakoak ziran edo pergaminotik gaur eguneko ordenagailura arte agiriek ze bilakaera izan daben jakin, eta baita bisitak zentroan bertan be, interpretazinorako zentroko erakusketa iraunkorrean oinarrituta, ikus-entzunezko interaktiboakaz eta jatorrizko agiriakaz, eta artxiboan, bertoko teknikoek gidatuta. Hezkuntza-egitasmo interesgarria be badau: “artxibotik geletara eta alderantziz”, ikastetxeetako maila guztietako –lehen hezkuntzatik batxilergora- ikasleakaz alkarri eraginez jarduteko.

ICARO zentroaren helburu nagusietako bat memoria gordeteak eta sortzeak dauan garrantziaren inguruan herritar guztiak, baina batez be belaunaldi gazteenak, kontzientziatzea da. Bost urte honeetan, 4.000 lagun inguruk bisitatu dau ICARO zentroa, %60a 20 urtetik beherakoa izan dalarik eta %25a 65 urtetik gorakoa. 2011tik hona, hiru ziklo antolatu doguz: lehenengoa, iturri eta ikerketa historikoari eskainitakoa; bigarrena, baserrien ingurukoa eta hirugarrena, ermita eta hilerriei buruzkoa. Berrehun eta berrogeta hamar lagunek parte hartu dabe berbaldietan. Ondarearen Europar Jardunaldietan be parte hartu izan dogu, dalako jardunaldiotan nabarmendu izan diran gaiei –argiak eta aurrerapena, kontu hartutako ondarea, etxea, burdina- lotutako jarduerakaz: bisita gidatuak, erakusketak, berbaldiak eta tailerrak. Gainera, artxiboko kideek hainbat biltzar eta jardunalditan parte hartu dau eta baita antolatu be. 2014ko abendutik aurrera, ‘Cooperation as opportunity’ europar egitasmoan parte hartzen dau (ikusi coop-project.eu)

Oraindik ez dozu ICARO ezagutzen? Deitu eta emongo deutsugu beronen barri. 944062492. komunika@aheb-beha.org

 



 

[2] Icaro Zentroa. Historiaren Ezagutza Aurreraturako Zentroa, Industria, Merkataritza eta Turismorako Ministerioaren diru-laguntza jaso dau, Ikerketa Zientifikorako Egitasmo Nazionala. Garapen eta Barrikuntza Teknologikoa 2008-2011 dalakoaren barruan. Espedientearen zenbakia: TSI-070300-2008-179

 

<- Back to: Sarrera

<- Atzera, berrien zerrenda

ekoscan

UNESCO Archives Portal
Listado en el Portal de Archivos de la Unesco

ica
Member of ICA

 

 

plan avanza

Icaro Historiaren Ezaguera Aurreraturako Zentroa Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak be finantzatu izan dau, Ikerketa Zientifiko, Garapen eta Barrikuntza Teknologikorako 2008-2011 Egitasmo Nazionalaren barruan. Txostenaren zenb.: TSI-070300-2008-179

 

SIGA-AKIS (Sistema Inet de Gestión de Archivos / Artxiboen Kudeaketarako Inet Sistema) patrocinado por:

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco irargi - centro de patrimonio docuemntal de Euskadi

 

 

Harremanetarako

Larrauri kalea, 1 A, 5. solairua
48160 DERIO
Bizkaia
Tel.: 944062490
Faxa: 944062491

e-posta: info@aheb-beha.org