Bilatu web honetan

 
  • castellano
  • euskara

01.01.70

2016ko Ondarean Europako Jardunaldiak

Aurton, Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen dituan Ondarearen Europar Jardunaldietan, “Migrazinoak eta Kultura Ondarea” ekitaldi honetako goiburu orokorragaz bat egin gura dogu, demografiaren eta migrazinoen historiari buruzko ikerketarako erabilten diran artxiboko iturrien bitartez.  

AHEB-BEHAko lokaletan mahai-ingurua ospatuko dogu. Historia eta ikerketaren arloko lau profesionalek jardungo dabe, zelan, zergaitik eta nortzuk heldu edo joan ziran, bizi baldintzak edo mobimentu honeei lotutako ondorio sozial ete ekonomikoak azalduz. Gainera, artxiboan zehar gidatuko zaituegu, iturri honeek non gordeten diran jakin daizuen eta agiriakaz lan egingo dogu, euron hedapena eta zaintza ahalbideratzeko.

Honeek litzatekez hitzorduak:

Urriaren 20a, eguena: mahai-ingurua, 17:30etatik 19:00etara

Urriaren 22a, zapatua: bisita gidatua AHEB-BEHAra, 17:00etatik 19:30etara  

Urriaren 23a, domekea: bisita gidatua AHEB-BEHAra, 11:00etatik 13:30etara  

Lekuak mugatuak dira eta ezinbestekoa da aldez aurretik izena emotea. Horretarako 944062492 telefonora deitu daikezue izena emoteko edo mezua bialdu komunika@aheb-beha.org helbide elektronikora, jardueretara zenbat lagun etorriko zarien, nondik zatozen eta hartu-emonetarako telefonoa jarriz. 

Zain gaukazuez!

<- Back to: Sarrera

<- Atzera, berrien zerrenda

ekoscan

UNESCO Archives Portal
Listado en el Portal de Archivos de la Unesco

ica
Member of ICA

 

 

plan avanza

Icaro Historiaren Ezaguera Aurreraturako Zentroa Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak be finantzatu izan dau, Ikerketa Zientifiko, Garapen eta Barrikuntza Teknologikorako 2008-2011 Egitasmo Nazionalaren barruan. Txostenaren zenb.: TSI-070300-2008-179

 

SIGA-AKIS (Sistema Inet de Gestión de Archivos / Artxiboen Kudeaketarako Inet Sistema) patrocinado por:

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco irargi - centro de patrimonio docuemntal de Euskadi

 

 

Harremanetarako

Larrauri kalea, 1 A, 5. solairua
48160 DERIO
Bizkaia
Tel.: 944062490
Faxa: 944062491

e-posta: info@aheb-beha.org