Bilatu web honetan

 
  • castellano
  • euskara

04.11.20

Gaur, hamar urte beteten dira Icaro Zentroa martxan jarri zanetik...

... 2008an, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioaren ‘Plan Avanza’ dalakoaren bidez jasotako diru-laguntza garrantzitsu bati esker eta Bilboko eleizbarrutiaren babesagaz hasi zan egitasmoa gauzatzen. ICAROk, bere jardunbidearen ardatz nagusiak daroaz bere hizkietan: ikerketa, ezagutza (conocimiento), artxiboa, sarea (red) eta antolamendua (organización).

Eta hegan egitea nahi izatean, ezagutzeko ausardia izan eban ICAROren mitoa gogoratzen dau. Horretara deizten dogu, hain zuzen be, Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboaren zabalkunderako plataforma nagusia dan Icaro Zentrotik. AHEB-BEHAk, 44 urtez, bere sorrerarako aginduan argi egozan eginkizun horreek bete nahi izan ditu: gorde eta zabaldu.

Giltza horreekaz, ICAROri esker beste urrats bat emon izan dau 2004an, Artxiboko Zerbitzu Digitala martxan jarriz, ekin eutsan zabalkundean eta eraldaketa digitalean, eta hamar urte honeetan, helburu hau lortu nahi izan da: Eleizbarrutiko Artxiboan gordeten diran agirietan gizaldiz gizaldi metatutako jakintza guztia informazino baliagarri bihurtu eta, batez be, erabiltzaile guztiei eskura jarri era fisikoan eta birtualean. Tailerrez, bisita gidatuez, erakusketa iraunkorrerako bisitaldiez, erakusketa birtualez, berbaldiez eta heziketa-egitarauaz baliatuz, orokorrean, artxibo guztien eta, bereziki, gure artxiboaren egitekoak ezagutzera emon gura izan deutsaguz jenteari.

Urteotan, 250 ekitalditik gora antolatu dira eta 5.000 lagun baino gehiago joan da Zentrora, historiako jardueren proba eta lekuko diran eta eskubide eta oroimen indibidual eta kolektiboa bermatzen daben agirien garrantziaz jabetuz. Gainera, ICAROk Artxiboen Interpretazinorako zentroaren balioa emoten deutso Artxiboari eta gizarte sareetan presentzia aktiboa izanda, gizarte sare soziala sortu dau eta bertan Artxiboak eta erabiltzaileek eragin-trukea dabe, oroimen-sortzaile bihurtuz.

Hainbat jardueraren irudiak aurkezteaz batera, hamargarren urteurren hau gugaz batera ospatzera deitzen zaituegu.

Zorionak eta urte askotarako!

<- Back to: Sarrera

<- Atzera, berrien zerrenda

ekoscan

UNESCO Archives Portal
Listado en el Portal de Archivos de la Unesco

ica
Member of ICA

 

 

plan avanza

Icaro Historiaren Ezaguera Aurreraturako Zentroa Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak be finantzatu izan dau, Ikerketa Zientifiko, Garapen eta Barrikuntza Teknologikorako 2008-2011 Egitasmo Nazionalaren barruan. Txostenaren zenb.: TSI-070300-2008-179

 

SIGA-AKIS (Sistema Inet de Gestión de Archivos / Artxiboen Kudeaketarako Inet Sistema) patrocinado por:

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco irargi - centro de patrimonio docuemntal de Euskadi

 

 

Harremanetarako

Larrauri kalea, 1 A, 5. solairua
48160 DERIO
Bizkaia
Tel.: 944062490
Faxa: 944062491

e-posta: info@aheb-beha.org