Bilatu web honetan

 
  • castellano
  • euskara

09.06.21

2021-06-09: Helburua? Barriro be artxibora bertara joan...

… 2020ak ezusteko egoera ekarri euskun, erakunde eta profesional lez gure egokitzeko gaitasuna proban jarriz. Araudi-aldaketen eta ondoz ondoko kontingentzia-egitasmoen harira, urruneko lana martxan jarri eta erabiltzaileei arreta birtuala emoteko bideak sendotu egin doguz. Pandemiaren hedapenak eta honek osasun, gizarte eta ekonomia arloetan izan dituan ondorioek zera agertzera emon deuskue: agiriek egundoko garrantzia dabela gure erakundean eguneroko gorabeheretan eta artxiboaren eta agiri-kudeaketaren garrantzia be nabarmena dala gardentasunaren eta informazinoa jasoteko eskubidearen berme lez.

 

Eta ez geunke ahaztu gura –ez da komeni ahaztea be- Artxiboaren gizarte eta kultura egiteko garrantzitsua. 2000ean, zerbitzu digitala jarri genduan martxan eta pandemiak erabagi ha ezinbestekoa zala eta bete-betan asmatu genduala erakutsi deusku.

 

Gaur egun, inoiz baino gehiago, eraldaketa digitalari jarraipena emotea eta aldaketa hori sendotzea ezinbestekoa dala ikusi da, eta dokumentu historikoei ezartzeaz gainera, parrokia, erakunde eta kurian bertan sortzen diran agiri guztietara hedatu behar dogula.

 

Alderdi digital hau izango da –edo izan behar dau- barne kudeaketaren eraldaketa sakonerako aitzakia, garrantzi handiko lerro estrategiko bihurtuz.

 

Testuinguru honetan ospatuko dogu 2021.eko ekainaren 9 hau, Artxiboen Nazinoarteko egun barri hau, besteak beste, urte honetan barriro be artxiboan bertan egiten hasi garan jarduerak agertzera emonez.

 

Arreta birtualaren aldeko apustuan berresteaz batera, artxiboan bertan be arreta eskaintzen hasi gara barriro be. Ikerketa-gela 2020.eko irailaren 1ean zabaldu zan, eta indarrean dan araudiak eskatuta, sartu daiteken jente-kopurua mugatua bada be, aretoa beteta egon da eta bertaratutako ehun erabiltzaile ingururi eskaini deutsagu arreta. Bisitak berreskuratu doguz eta ekoizleei arreta emoten hasi gara eta baita agiriak transferitzen be. Azkenik, 5-6 lagunez osatutako taldeei Artxiboa bisitatzeko aukera emon deutsegu.

 

Lehenengo eta behin, BAMegaz (Begoñako Andra Mari Irakasle Eskola) batera emoten dogun "Zientzien Didaktikarako Metodo Interaktiboen Eskola” irakasgaiko ikasleak etorri ziran. Aurreko kurtsoetan baino talde txikiagotan, zuzenean bisitak egiteko eta egitasmoak lantzeko aukera izan eben. Gainera, seigarren urtez jarraian, lankidetzan jardun izan dogu UPV-EHUgaz –Sarrikoko campusa, Ekonomia eta Enpresa Fakultatea- alkarlanean jardun izan dogu zuzenean eskola praktikoa emonez Ekonomiaren Historiarako artxibo-iturriakaz, Elena Catalan doktorearen eskutik, “Artxibotik geletara eta alderantziz” AHEB-BEHAren egitasmo jarraituaren barruan.

 

 

Ikastetxeei zuzendutako jarduerez gainera, bisitaldiak eta heziketa-saioak ospatu dira Eleiz Auzitegiko langileakaz eta Bilboko Eleizbarrutiko Kuriako Artxiboan jarduten daben boluntarioakaz. Eta ikasleak hartu doguz AHEB-BEHAn praktikak egiteko: Irati, Hazilan egitasmoaren barruan, jentearen arretarako eta eskaeren kudeaketarako laguntzaile lez; Erik, UNEDeko gradu osteko “Artxibo-lana. Agiri-kudeaketa mundu digitalizatuan” kurtsoko curriculumetik kanpoko praktiketan, katalogatze lanetan eta Iñaki Kuriako Artxiboan, Otxarkoaga ikastegiko SAT lerrotik, laguntzaile lanetan. Eta beste hiru lagun UPV-EHUko Letra-fakultatetik etorteko dagoz, Unibertsitateko praktika-egitarauaren barruan.

 

Ez dago, konfinamendu garaiko eta urrutiko lanaren ikaskuntzen abantailak aprobetxatu eta normaltasunera bueltatzera, artxibora bertara joatea baino era hoberik Artxiboen Nazinoarteko Eguna ospatzeko, dalako abantaila horreetako batzuk (irudiak, kopiak… bide digitaletik bialdu) aurrerantzean be guztiz baliagarri izango doguzala ahaztu barik.

 

Alderdi digitalak bitarteko bikainak eskaintzen ditu ikerketa eta kudeaketarako, baina artxiboetara joateak, inongo zalantza barik, galdu behar ez doguzan esperientzia bakarrak eskaintzen deuskuz.

 

Heziketa eta bisiten egitaraua be berreskuratu gurako geunke, eta tailerrak, ikastaroak, ikasleei eta beste talde batzuei zuzenduta, hau da, guztiei aukera emon gura deutsegu Artxibora etorri eta zuzenean bisitatu daien, besteak beste bere gizarte, ondare eta heziketa egitekoaz jabetu daitezan.

 

Artxiboen 2021eko eguna ondo igaro!

 

<- Back to: Sarrera

<- Atzera, berrien zerrenda

ekoscan

UNESCO Archives Portal
Listado en el Portal de Archivos de la Unesco

ica
Member of ICA

 

 

plan avanza

Icaro Historiaren Ezaguera Aurreraturako Zentroa Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak be finantzatu izan dau, Ikerketa Zientifiko, Garapen eta Barrikuntza Teknologikorako 2008-2011 Egitasmo Nazionalaren barruan. Txostenaren zenb.: TSI-070300-2008-179

 

SIGA-AKIS (Sistema Inet de Gestión de Archivos / Artxiboen Kudeaketarako Inet Sistema) patrocinado por:

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco irargi - centro de patrimonio docuemntal de Euskadi

 

 

Harremanetarako

Larrauri kalea, 1 A, 5. solairua
48160 DERIO
Bizkaia
Tel.: 944062490
Faxa: 944062491

e-posta: info@aheb-beha.org