Bilatu web honetan
03.12.21
Euskeraren 2021eko egun honetan...
… bizkaieraz idatzitako testua eta bere gaztelaniazko itzulpena aurkezten deutsueguz, seguruenik XIX. gizaldiaren lehen hamarkadakoak.
Gernika-Lumoko San Pedro Apostolua eta Asiseko San Frantzisko parrokiatik Artxibora eroandako liburu baten josita dago beste agiri batzukaz.
Liburuak beste liburu zaharrago batzuetatik lekualdatutako –kopiatutako- agiriak jasoten ditu, era askotakoak: Gernika herribilduaren sorrera, 1372an, Errege Katolikoen abantaila eta berrespenak, 1493an, hainbat gairi buruzko adostasun, araubide eta epai, besteak beste, lapurren, mendi eta mugen, merkataritza-akordioei eta horniduren, ardao eta sagardoen, ganaduaren prezio zuzenen edo eskumenen inguruan.
Euskeraren Egunerako aukeratu dogun idazki honegaz batera, euskerazko beste hainbat idazki, euskerazko olerkiak gaztelaniara itzulita, euskerazko idazkunak aitatzen dabezan hondakin arkeologikoei buruzko oharrak txertatuta dagoz.
Irakurri eta gozatu!
Icaro Historiaren Ezaguera Aurreraturako Zentroa Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak be finantzatu izan dau, Ikerketa Zientifiko, Garapen eta Barrikuntza Teknologikorako 2008-2011 Egitasmo Nazionalaren barruan. Txostenaren zenb.: TSI-070300-2008-179
SIGA-AKIS (Sistema Inet de Gestión de Archivos / Artxiboen Kudeaketarako Inet Sistema) patrocinado por:
Larrauri kalea, 1 A, 5. solairua
48160 DERIO
Bizkaia
Tel.: 944062490
Faxa: 944062491
e-posta: info@aheb-beha.org