Bilatu web honetan
BEHAn, Bizkaiko 219 parrokiatako artxiboetako fondoak daude gordeta, eta agiriak 1900. urtea baino lehenagokoak dira. Artxibora iritsitako liburu zaharrenak Zeanuri-Ipiñaburuko Santiago parrokiako jatorrizko bataio-erregistroak jasotzen ditu, eta 1501. urtean hasten dira. Paperen artean, XIV. mendeko agiriak daude, eta 1346koa da pergamino zaharrena. Horrez gain, Elizbarrutiko Seminarioak, Elizbarrutiko Teologia eta Pastoral Ikastegiak, Gizonen Ekintza Katolikoak, Emakumeen Ekintza Katolikoak, ASCEAk, Zabalkunde Laikoak, Elizbarrutiko Laikoen Batzordeak, Gazteen Idazkaritzak, Caritasek eta zenbait kuria-erakundek eskatu diote aholkularitza Elizbarrutiko Artxiboen Zerbitzuari edo euren fondoak utzi dituzte BEHAn.
Fondoen gidari esker, AHEB-BEHAn gordetako dokumentu ugariak ezagutu daitezke. Dokumentazio osoa ezin da AHEB-BEHAren Katalogo Orokorrean kontsultatu webgunearen bidez; kasu batzuetan, hedapen eta sarbide arloan zenbait muga daudelako; beste kasu batzuetan, berriz, bitarteko artxibo gisa edo inbentario gisa daudelako jasota.
Parrokietako fondoak, kualitatiboki eta kuantitatiboki garrantzitsuenak, bai kontsultatu daitezke web katalogoan, oso-osorik.
Gainera, fondoei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, bidali mezu elektroniko bat katalog@aheb-beha.orghelbidera, eta gainerako fondoen egoerari buruzko informazioa emango dizute, ikerlaria bazara zein produktorea bazara.
Besteak beste, 1900. urtea baino lehenagoko agiriak dituzten Bizkaiko 190 parrokiatako artxiboenn fondoak daude BEHAn. Sakramentuen agirien artean, Zeanuri - Ipiñaburuko Santiago parrokiako bataiatuen erregistro originalen liburua da zaharrena, 1501ean hasten delako.
Agiri-fondoak
Besteak beste, 1900. urtea baino lehenagoko agiriak dituzten Bizkaiko 190 parrokiatako artxiboen fondoak daude BEHAn. Sakramentuen agirien artean, Zeanuri - Ipiñaburuko Santiago parrokiako bataiatuen erregistro originalen liburua da zaharrena, 1501ean hasten delako. "Askotariko paperen" artean, parrokietako agiri garrantzitsu zaharrenak daude. Izan ere, 1334koa da pergamino zaharrena. Horrez gain, XII-XIII. mendeko pasarte liturgiko-musikalak ere badaude, eta, BEHAko gainerako agiriak bezala, ISAD (G) arauaren arabera katalogatu dira dagoeneko. Orain, BEHAko "askotariko paperak" berrikusten, katalogatzen eta sailkatzen ari gara. Azaltzeko fase honetan agertu diren serie berriak identifikatzean, sailkatzeko esparru - taula osatu ahal izango da parrokietako fondo guztietarako, eta, era berean, abiapuntua izango da gaur egunera arte iraun duten serieak aztertzeko eta parrokietako gaur egungo kudeaketarekin bat datozen beste serie batzuk sortzeko edo serie horiei izen berria emateko.
Parrokietako artxiboetako agiri-moten artean, sakramentuak erregistratzeko liburuek oso datu interesgarriak eskaintzen dituzte biztanleei eta euren ohiturei buruz. Sakramentuei buruzkoak ez diren agiriek (fabrika-liburuak, kontuak, kabildoak, kofradiak…), ordea, oinarrizko ikergaiak eskaintzen dituzte; esate baterako, parrokiaren fiskalitatea, ondasun higigarrien eta higiezinen artapena eta zainketa, herritarren erlijiotasuna, elizako erakundeek gizartean izan duten eragina hiribilduak, hiriak eta elizateak garatzeko orduan, jakitunen jarduera…, bai eta eragin geoparrokialeko arloen historia ekonomiko, artistiko eta soziokulturalari buruzko datuak ere.
Parrokietako fondoak ez ezik, Elizbarrutiko beste erakunde, sail… autonomiadun batzuetako fondoak ere badaude BEHAn bertan. Elizbarrutiko Seminarioak, Elizbarrutiko Teologia eta Pastoral Institutuak, Gizonen Ekintza Katolikoak, Emakumeen Ekintza Katolikoak, ASCEAk, Sekularren Apostolutzak, Elizbarrutiko Laikoen Kontseiluak, Gazteen Idazkaritzak, Cáritasek eta zenbait ordezkaritza kurialek aholkularitza eskatu diote Elizbarrutiko Agiritegien Zerbitzuari, edo bestela, fondoak bidali dituzte Bizkaiko Elizaren Histori Arkibura, identifikatu, balioetsi, eta azaldu ahal izateko. Instalazio horietan bertan gordetzen dira balio administratiborik eta berehalako erabilera pastoralik ez dutenez bulego, ordezkaritza edo parrokietan egon behar ez diren agiriak. Halakoetan, BEHA bera da Elizbarrutiko bitarteko artxiboa. Elizbarrutiko Agiritegien Zerbitzuak erabakitzen du zer zirkuitu egin behar duten, agirien bizitza teknikoa eta artxibogintzaren oinarrizko abiaburua, hau da, jatorriaren abiaburua kontuan hartuta.
Era berean, artxibo horretan bertan gordetzen dira apaizen edo elizbarrutiko pertsona adierazgarrien artxibo pertsonalak, bai eta soinudun artxiboa bera ere. Soinudun artxibo hori ahozko iturrien egitasmoaren emaitza izan da. Lehenengo fasea BEHAk eta Labayru Ikastegiko Historia Sailak garatu zuten; eta gaur egun, ordea, Elizbarrutiko Teologia eta Pastoral Institutuak garatzen du.
Funtsak (2013)
| Urteak
| Bolumen
|
Parrokietako artxiboak (agiritegiak)
| 1180-2007
| 218 funtxak; 34.488 err. 2.281.336 sakramentuen agiritak (1501-1900 arte, barne)
|
Sakramentuetakoak
| 1501-2009
| 11860 ale
|
-- Bateoen jatorrizko erroldaketak (web orrialdean)
| 1501-1900
| 1.311.794
|
-- Ezkontzen jatorrizko erroldaketak (web orrialdean)
| 1506 - 1900
| 323.987
|
-- Hildakoen jatorrizko erroldaketak (web orrialdean)
| 1503-1900
| 645.555
|
Sakramentuetakoak ez diranak
| 1180-2009
| 15.885 uudd
|
Bikarioak eta Elizbarrutiko Kontseiluak
| 1976-1997
| 46 uudd
|
Lurralde bikariotzak
| 1976-1997
| 46 uudd
|
Gotzaitegi
| 1888-2011
| 1.692 uudd
|
Administrazino kuria
| 1888-2008
| 1364 uudd
|
-- Notariotza
| 1890-2005
| 579 uudd
|
-- Ekonomia
| 1888-2008
| 785 uudd
|
Pastorala kuria
| 1961-2011
| 275 uudd
|
Ordezkaritzak
| 1961-2000
| 275 uudd
|
-- Hezkuntza eta katekesia
| 1964-1998
| 240 uudd
|
-- Laikoen apostolutza
| 1969-2011
| 35 uuii
|
Zerbitzuak
| 1949-1999
| 602 uudd
|
-- Elizen Arteko Hartuemonak eta Lekualdakete eta Turismoa
| 1949-1999
| 602 uudd
|
Elizbarrutiko erakundeak
| 1922-1988
| 529 uudd
|
Zuzenbide Kanonikoren
| 1922-1988
| 316 uudd
|
-- Elizbarrutiko apaizgaitegi
| 1922-1988
| 316 uudd
|
Ongin-asistentzia
| 1945-1983
| 213 uudd
|
-- Elizbarrutiko Caritas
| 1945-1983
| 213 uudd
|
Klausurako monastegiak
| 1587-1963
| 44 uudd
|
-- Nuestra Señora de la Esperanza (Bilbao), Clarisas (Gordexola) eta Santa Susana (Durango)
| 1587-1963
| 44 uudd
|
Mugimenduak eta elkarteak
| 1888-2008
| 940 uudd
|
-- Acción Católica, FECAP, ASCEA, Euskalerriko Eskautak...
| 1888-2008
| 940 uudd
|
Agiritegi pertsonalak
| 1967-1998
| 23 fondos; 778 uudd
|
Apaizak
| 1967-1998
| 176 uudd
|
Besteok
| 1949-1999
| 602 uudd
|
Herri Irratia
| 1962-1998
| 237 uudd / 129 m/l
|
Ahozko Iturriak
| s. XX
| 600 grab.
|
Icaro Historiaren Ezaguera Aurreraturako Zentroa Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak be finantzatu izan dau, Ikerketa Zientifiko, Garapen eta Barrikuntza Teknologikorako 2008-2011 Egitasmo Nazionalaren barruan. Txostenaren zenb.: TSI-070300-2008-179
SIGA-AKIS (Sistema Inet de Gestión de Archivos / Artxiboen Kudeaketarako Inet Sistema) patrocinado por:
Larrauri kalea, 1 A, 5. solairua
48160 DERIO
Bizkaia
Tel.: 944062490
Faxa: 944062491
e-posta: info@aheb-beha.org