Bilatu web honetan
Artxiboko langileek lagundu egiten diete bertaratzen diren erabiltzaileei eta erabiltzaile birtualei fondoen gaineko datuak emanez, elizbarrutiko historiari buruzko datuak emanez, santutegiari buruzkoak...
Artxiboan liburutegi bat dago erabiltzaileen esku, eta, bertan, kultur hedapena bultzatzen da gidatutako bisiten bitartez, erakusketen bitartez eta jardunaldiak antolatuz.
Bertaratzen diren erabiltzaileek aretoan eta sarean eskuragarri dauden deskripzio baliabideak eta agiri mikrofilmatu eta digitalizatuak kontsultatu ahal izango dituzte eta erreprografia zerbitzuak eskatu ahal izango dituzte.
Erabiltzaile birtualek, berriz, katalogo eta erregistro sakramentalak kontsultatu eta erreprografia zerbitzuak eskatu ahal izango dituzte.
Gelan deskripzio baliabideak daude erabiltzaileen esku, eta jendearentzat erakusgai dauden fondo guztiak kontsultatu ahal izango dira.
Kontsultak, ahal dela, mikrofilm edo euskarri digitalean egiten dira. Artxiboan erreprografia eta transkripzio zerbitzua dago, eta laburpenak eta hitzez hitzezko kopiak egiten dira indarreko tarifen arabera.
Artxiboko langileek ez dute bilaketa genealogikorik edo ikerketarik egiten.
Informazio eta erreferentzia zerbitzuaren bitartez, fondoen gaineko datuak ematen ditu, elizbarrutiko historiari buruzko datuak, santutegiari buruzkoak, elizbarrutiko beste erakunde batzuei buruzkoak... edo, artxiboaren beraren dokumentazioa ez bada, eskatzaileari informazio hori non aurki dezakeen esaten ahalegintzen da. Zerbitzu hauek erabilgarriak daude on-line.
Irudi digitalaren erreprodukzio inprimatu zuzena. AHEB-BEHAren zigilu digitalizatua eta AHEB-BEHAren zigilu ofiziala ditu. Balio informatiboa du, baina ez juridikoa.
Zerbitzu honen prezioa 3,07 € eurotakoa da.
Izapidearen gastua 1,03 € eurotakoa da.
Irudi digitalaren erreprodukzio inprimatu zuzena. AHEB-BEHAren zigilu ofiziala du eta zigilu egiaztatzailea atzealdean agiriak AHEB-BEHAn duen kokapen fisiko eta erreprodukzioaren inguruko datuekin, eta AHEB-BEHAko arduradunaren baimenarekin. Balio informatiboa, frogagarria eta balio legal edo juridikoa du.
Zerbitzu honen prezioa 10,25 € eurotakoa da.
Izapidearen gastua 1,03 € eurotakoa da.
Sakramentu-agiriaren datu guztien hitzez hitzeko transkripzioa, zigilatu eta sinatua, laburdurak garatuz, batez ere dokumentazio zaharrari dagokionez. Parroki datuak eta AHEB-BEHAn duen kokapena ere jasotzen dira. AHEB-BEHAren zigilu ofiziala eta AHEB-BEHAko arduradunaren baimena ditu. Balio informatiboa, frogagarria eta balio legala edo juridikoa du.
Zerbitzu honen prezioa 20,50 € (1900. urtea baino ariango) eta 16,40€ (1901.ureta ta gero) da.
Izapidearen gastua 1,03 € eurotakoa da.
Honela ordain daitezke zerbitzuak:
Arren, ez bidali dirudik postaz. AHEB-BEHA ez da arduratzen hitzartutako bide hauetatik kanpo egindako ordainketez.
Icaro Historiaren Ezaguera Aurreraturako Zentroa Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak be finantzatu izan dau, Ikerketa Zientifiko, Garapen eta Barrikuntza Teknologikorako 2008-2011 Egitasmo Nazionalaren barruan. Txostenaren zenb.: TSI-070300-2008-179
SIGA-AKIS (Sistema Inet de Gestión de Archivos / Artxiboen Kudeaketarako Inet Sistema) patrocinado por:
Larrauri kalea, 1 A, 5. solairua
48160 DERIO
Bizkaia
Tel.: 944062490
Faxa: 944062491
e-posta: info@aheb-beha.org